RSS edo edukiak sindikatzea

repsol.com webguneak erabiltzaileei RSS titularren bidalketa automatizatuko zerbitzua eskaintzen die.
 
Zein dira zerbitzu honen abantailak?
 
RSS teknologiak konpainiaren komunikatuetako titularrak repsol.com webgunean argitaratzen diren une berean jasotzeko aukera ematen du. Ondorioz, ez duzu webgunean behin eta berriz sartu beharrik izango berrikuntzarik dagoen jakiteko.
 
Posta elektronikoz bidalitako buletinen aurrean, RSS teknologiak berehalakotasuna eskaintzen du eta informazio bolumen handien irakurketa, antolamendua eta kudeaketa errazten ditu.
 
Nola erabiltzen da?
 
Zerbitzua erabiltzeko albiste irakurle edo gehitzaile bat instalatu behar da. Aukera zabala dago, betiere erabiltzen den sistema eragilearen araberakoa. Windows-en erabiltzaileek FeedDemon edo WinRSS dute. Mac-en erabiltzaileek, berriz, NetNewsWire edo Newsmac, eta Linux erabiltzen dutenek RSS zerbitzuak Straw, Evolution edo Syndigator-en bidez erabil ditzakete. Programa eskuratutakoan, aukeratutako sailaren helbidea gehitu behar zaio irakurle edo gehitzaileari. Ostean, argibideak jarraitu behar dira.
 
Era berean, posible da Internetera konektatutako edozein ordenagailutik harpidetzak kontsultatzeko aukera ematen duten web gehitzaileak erabiltzea –ez dute inolako programaren instalazioa behar–. Hurrengoak dira web gehitzaile ezagun batzuk: Mi Yahoo!, Mi MSN eta Bloglines.
 
RSS zerbitzuan eskura dauden edukiak
Hurrengoak dira Repsol YPF-ko ekintza garrantzitsuen eta prentsa oharren url helbideak RSS zerbitzuan:

Gertakari nabarmenak

- Prentsa oharrak: