Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Visa Repsol > Bezeroarentzako arreta > Ohiko galderak
Visa Repsol txartelari buruzko galdera ohikoenak

Zalantza ohikoenen erantzuna aurkituko duzu hemen:
- Zer da Visa Repsol txartela?

Repsol YPF
-k Classic eta Oro txartelen eskaintzak jartzen dizkizu eskura: kreditu-txartelen aukerarik zabalena, merkatuko baldintza lehiakorrenetan. Zure beharretara egokitutako txartela.

- Zein dira Visa Repsol txartelaren abantailak?

Visa Repsol  txartelari esker, %2ko beherapena izango duzu txartel horrekin egiten dituzun erosketa guztietan, Visa-ren kide diren mundu guztiko 20 milioi dendetako edozeinetan.

Halaber, %3ko beherapena izango duzu RepsolCampsa eta Petronor zerbitzuguneetan; horiek Solred bereizgarria dute Espainia guztian.

Txartel horrek, gainera, abantailak hauek ditu:

  • Ez duzu urteko kuota ordaindu beharko, lehen urtean.
  • Ez duzu bankua aldatu behar, ez eta banku-kontua ere, ordainketak helbideratu egiten baitira zure ohiko bankuan.
  • Visa-ren abantaila guztiak: hileroko laburpen xehatua, ordainketak atzeratzea, kutxazain guztietara sarbidea, telefono bidezko arreta eta istripuen asegurua.
- Nola eskatzen da Visa Repsol txartela?

Zure txartelari alta eman nahi badiozu, telefono honetara deituta egin dezakezu: 902 454 555. Alta emateko inprimaki interaktiboa beteta ere egin dezakezu. 

- Nola topatu zure beharretara ongien egokitzen den txartela?

Visa Repsol Classic eta Visa Repsol Oro txartelen arteko desberdintasun nagusia hau da: bezeroari ematen zaion kreditu-estaldura.

- Nola kontsultatzen da Visa Repsol-en laburpena Interneten?

Sakatu hemen zure operazioen xehetasun guztiak begiratzeko.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.