Solred Portugal - repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Solred > Txartel motak > Solred Portugal
Solred Portugal
Zure garraio flota kudeatzeko, errentagarri bihurtzeko eta kontrolatzeko irtenbiderik onena.
Tarjeta Solred Portugal

Solred Portugal txartela da Portugalen Repsol-ekin lotutako ordainketak egiteko bitartekoa, bai flota propioa duten enpresentzat, bai garraio arloko profesionalentzat.

Txartel honetaz zure flotarako zerbitzurik onena aukeratu duzula egiaztatuko duzu, preziorik merkeenean gainera.

Solred Portugal txartela, nazio mailako eta nazioarteko garraio enpresa guztientzako ezinbesteko tresna izango duzu; izan ere, Repsolek Zerbitzugune sarerik zabalena eskaintzen die enpresa horiei guztiei, bai Portugalen, bai Espainian.

Solred Portugal txartelak ematen dituen etekinen artean, honako hauek nabarmen ditzakegu: 

  • Zerbitzugune Sare moderno baten laguntza du.
  • Beherapen lehiakorrak dieselaren horniketetan, lehen litrotik eta Repsol taldeko 3.800 Zerbitzugunetan baino gehiagotan, bai Portugalen, bai Espainian. Repsol, Campsa eta Petronor.
  • Segurtasun handiagoa egindako eragiketetan. Hori guztia teknologiarik aurreratuenari esker, terminal baten bidez informazio guztia automatikoki transmititzen baitu.
  • Hileroko fakturazioa: horren bidez, hilabete inguruko kreditua lortuko duzu.
  • Ordainketa bakarra egitea, epealdi jakin batean Portugalen eta Espainian egindako faktura guztiak biltzen dituena.
  • Herrialde bakoitzari dagokion BEZaren xehapena fakturetan: horrela, aitorpena errazago egingo duzu eta errazagoa izango da zenbateko hori berreskuratzea.
  • Hilero egindako eragiketei buruzko informazio xehatua posta bidez jasotzea; informazio horretan funtsezko elementuak aurkituko dituzu zure flotaren kudeaketa eta kontrola optimizatzeko.      

Informazio gehiago telefono zenbaki honetan: 902 136 137 edo 
jar zaitez harremanetan Solred Portugal-ekin:
Rua Mário Dionísio, 2-3º · 2795 Linda a Velha
Tel. 01 414 90 00 / 01 414 90 91
Faxa 01 414 90 97

Ver conteudos em portugués



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.