
Solred txartela eskuratzeko, kontratua betetzeaz gain, berme-papera aurkeztu behar da. Berme gisa ondokoak erabil ditzakezu:
Abala: SOLRED, S.A.-k AKORDIO bat sinatua dauka Finantza Entitate ugarirekin, eta horietara joanez gero, inolako gasturik gabe zure abala kudea dezakezu.
FINANTZA ENTITATEEN zerrendan ageri den Finantza Entitatea aukeratzen baduzu, zuzenean, paper horrekin entitate horretara joan zaitezke abala eskatzera. Gainera, hala nahi izanez gero, paperaren kopia bat bidal diezaigukezu, eta Solred-etik entitate horri gutun bat bidaliko diogu zure abalaren eskaeran kolaboratzeko. Abalaren zenbatekoa hileko kontsumoaren bikoitza izango da, Solred Clásica eta Gasóleo Bonificado txartela eskatuz gero.
Solred-DKV txartela eskatuz gero, hileko kontsumo nazionala bikoitza gehi nazioarteko kontsumoa 2,5ekin biderkatuta ateratzen dena izango da.
Gordailua: Banku-abala eskatu nahi ez baduzu, gure kontuan dirua utz dezakezu, transferentzia baten bidez, goian aipatutako zenbatekoa . Formula hau aukeratuz gero, erregai kontsumoan beste deskontu batzuk izango dituzu.
Zerbitzugunetako abala: Beti zebitzugune berean depositua betetzen baduzu, abala nola lortu galde dezakezu.
Hitzarmenak finantza-erakundeekin: Hainbat hitzarmen egin ditugu finantza-erakunde batzuekin, Solred txartela lortzeko.
Azaldutakoaren inguruan zalantzari baduzu edo beste azalpenik beharko bazenu, jar zaitez harremanetan Merkataritza Sailarekin
Zure bermearen izapideak egiteko dokumenturik ez baduzu, dokumentuen kopia bat inprima dezakezu oraintxe bertan.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.