Solred-ekin, ibilgailuen konponketarako tailer ugariren zerbitzuez ere goza dezakezu, estaldura nazional ezin hobea eskaintzen baitute.

Sare horretan marka guztietako 1.300 tailer baino gehiago daude sartuta. Sektoreko profesionalik onenak ditugu edonon zaudela ere kalitatezko konponketa eta mantentze zerbitzua eskaintzeko prest.
Bidaiatzen hasi aurretik, galde ezazu zein diren zure beharretara hobekien egokitzen diren tailerrak.
Horretarako, bezeroentzako gure arreta telefonora dei dezakezu:902 136 137. Telefono hori eguneko 24 orduetan dago zure zerbitzura, urteko 365 egunetan. Edozein zalantza argitzeaz gain, zure beharretara hobekien egokitzen den tailerraren kokapenari eta ezaugarri teknikoei buruzko informazioa emango dizugu une oro.
Gogora ezazu tailerretan egindako ordainketak Solreden hileroko fakturan agertzen direla, bakoitzari dagokion BEZ xehatuta eta guzti. Solredek ordainketa atzeratuak egiteko aukera ematen dizu. Horrela, zure negozioaren kudeaketa errazten jarraituko dugu, hori baita tailerretako ordainketa modu profesional nagusia. Izango du bere arrazoia.
Solredek %1,5eko komisioa soilik kobratuko dio bezeroari.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.