
ADOC Automoción zerbitzua Repsol-ek baino ez du eskaintzen, eta zure motorrak nola dauden eta nolako bilakaera duten ezagutzeko aukera ematen du, kasu bakoitzean dagokion diagnostikoa emanda.
Horretarako, motor-mota bakoitzean erabilitako lubrifikatzailearen parametro garrantzitsuenak aztertzen dira, eta horien arabera saio bereziak egiten dira.
ADOC Automoción batez ere diesel motorreko potentzia ertaineko garraio-ibilgailuetarako pentsaturik dago, gainelikaturik egon ala ez. Ibilgailu horiek pertsonen garraiokoak (hiribusak edo hiriartekoak) nahiz salgaien garraiokoak (Espainiako nahiz nazioarteko garraioa) izan daitezke.
Zerbitzua erabiliz, motorra nahiz lubrifikatzailea nola dauden aztertzeko segimendu-lan osoa egin daiteke, ibilgailua ahalik eta egoera onenen mantendu ahal izateko.
Zure olio lubrifikatzailearen aldizkako laginak aztertuta, ADOC Automoción gai da motorra nola dagoen jakiteko, irregulartasunak antzeman baititzake. Beraz, etorkizuneko matxurei aurrea hartu eta konpondu egin ditzake.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.