Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Itsasoa eta arrantza > Artikuluak
INGURUMENA
Costa

1. irudia. Garapen sozio-ekonomikoa eta itsasertzeko balore naturalak bateragarri egitearen beharrak jasan ditzakeen ingurumen inplikazioak ezagutu eta aurreikustera behartzen gaitu. Itsasoa, baliabide bizidunen iturri izateaz gain, garraioan, merkataritzan, aisialdian, etab., garrantzi ekonomiko handia du. Horregatik gizakiaren esku hartzearen eraginez degradazio prozesuak jasaten ditu.


Itsaso edo ozeano bakoitzak ingurumen egoera berezia du, ezaugarri geografiko eta ekologikoen araberakoa eta itsasertzean egiten diren gizakiaren jardueren eta bertako herrialdeen ekonomiaren araberakoa. Itsasoko ekologiaren arazoa kostaldeko urek jasaten dute bereziki; izan ere, haietan pilatzen da itsasoko trafikoaren zatirik handiena, arrantzako eta mineralen baliabideen erauzketa, isuriak eta hondakinak deuseztatzea eta kostaldeko urbanizazioak.

Ingurumena denon ondarea da eta ozeanoetako biodibertsitatea jarduera pribatuak babestue eta kontserbatu behar duen ondasun publiko bat da. Repsol YPF-n ingurumenarekiko ardura enpresa jarduera ulertzeko moduan garapenerako adibide bat da.

Repsol YPF-ren jarduerak ingurumen baldintzen zein baldintza sozio-ekonomikoen aldetik oso ezberdinak diren lekuetan garatzen dira, zenbaitetan oso ahulak eta baliabideen mugikortasun handiarekin lotuta daudenak. Horregatik, ingurumen kudeaketa on batetarako ezinbestekoa da ekintza eremu guztietan ingurumen irizpideak hartzea eta administrazio publikoekin eta tokiko komunitateekin elkarlan eta gardentasun jarrera bat mantentzea.

Gainera, antolakuntza unitate bakoitzeko zuzendaritza batzordeko kide guztien, tekniakerien eta langileen sentsibilizazio eta motibazioa funtsezkoa da jarduera ingurumenarekiko errespetuz garatzeko.

Repsol YPF-en ingurumen kudeaketarako tresnatako bat Ingurumen Ikuskarutzen Plana da.


Repsol Marina y pesca-k (konpainiaren barruan Repsol Comercial-ean sartuta dagoena), ontzientzako 174 horniketa instalakuntza ditu, penintsulako kostetan, Balearretan eta Kanariar irletan banatuta. Instalakuntza hauetan ingurumen kudeaketa zuzena egiten da urteroko auditoria programa baten bidez (1998tik existitzen dena) jardueraren ondorioz eragindako ingurumen inpaktuak gutxitzea lortzen du, baita indarrean dagoen legeria betetzen dela egiaztatu ere. Honela, ingurumena hobetzeko alorrak identifikatzen dira eta gauzatu beharreko helburuak ere bai.                                           

 Carlos García Albendea
                    Kalitate teknikaria, Segurtasuna eta Ingurumena


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.