Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Itsasoa eta arrantza > Itsas ADOC > Zer den
Zer den
barco petrolero

ADOC Marinos Repsol-en zerbitzu berezia da.

Olioaren analisiaren bidez, motorren egoera eta bilakaera zein diren jakiten du, kasu bakoitzaren diagnostikoa emanez.

Horretarako, motor-mota bakoitzak erabilitako lubrikagailuaren parametrorik esanguratsuenak ebaluatzen dira, egin beharreko entseguak bereiziz.

ADOC Marinos zerbitzuak itsasketan erabilitako Diesel motor-sortarik zabalena barne hartzen du, 4T txikietatik hasi eta potentzia handiko 2T motoreetara iritsi arte, horietako bakoitzaren ezaguarri zehatzak kontuan hartuz.

Halaber, zerbitzu hori Diesel Kogeneraziorako erabiltzen diren motore handi egonkorretan ere aplika daiteke. Horrez gain, motorrek olio-araztaile bat erabili dezakete, bi lagin hartuz: bata araztailearen aurretik eta bestea ondoren, olio-araztailearen eraginkortasuna zein den jaiteko.

Sistema horretan, laginak hartzeko kit-arekin batera, D letraz markatutako etiketa gehigarriak ere bidaliko dizkizugu. Etiketa horiek araztailearen ondoren hartutako laginak gordetzen dituzun poteetan jarriko dituzu. 

Olio lubrifikatzailearen aldizkako laginen bidez, ADOC Marinos sistema zure makinaren egoera ebaluatzeko gai izango da, izan ditzakeen anormaltasun guztiak hautemanez. Horrela, etorkizunean sor daitezkeen matxurak saihestu eta konpondu ahal izango dira.



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.