Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Itsasoa eta arrantza > Itsas ADOC > Nola erabili
Nola erabili

Itsas ADOC  sistemaren erabiltzaile izatea erraza da: eskatu besterik ez duzu egin behar. Horretarako jar zaitez gure delegazio batekin kontaktuan edo Madrileko Laguntza Teknikoko Ordezkaritzara jo ezazu.

Gure langileek bezeroa kodea eta inprimaki batzuk emango dizkizute eta bertan jarraipena egin nahi duzun motore edo makinaria bakoitzaren hainbat datu beharrezko adierazi beharko dituzu.

Eskaera egin ondoren, Repsol-ek honakoa emango dizu:

Documentación

  • Laginak hartzeko ontzi bereziak.
  • Laginak identifikatzeko barra-kodedun etiketak.
  • Lagin bakoitzaren gaineko informazioa bidaltzeko txartelak.
  • Helmugan frankeo itundua duten gutun-azal batzuk, laginak gure laborategietara bidal ditzazun. 

Lagina hartzea

Laginak ongi hartzeko datu-txartelean azaltzen dira zenbait jarraibide. Hartu ondoren, identifikatu beharko duzu, emandako barra-kode bera duten bi etiketen bidez: batak A idatzita dauka, olioa daukan laginaren ontziarentzat, eta besteak T idatzita dauka, lagin horren informazioa duen txartelerako.

Postaz bidaltzea

Informazio-txartelean eskatzen dizkizuten datu guztiak bete, bai lagina kudeatzeko (bezeroaren datuak, instalazioa, motorra eta abar), bai diagnostikoa emateko (olioaren datuak, erabilera-orduak, eguneroko berritzeak eta abar). Hori egin eta gero, sar ezazu lagina duen botilarekin batera, behar bezala itxita, gutun-azal berezian, eta bidali esandako helbidera.



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.