Repsol-ek bere kolaboratzaileen lana bermatu eta errazteko, bere bezeroei (direnei eta izan daitezkeenei) hainbat abantaila emango dizkieten produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen jarraitzen du.
Hori dela eta finantziazio zerbitzu berria merkaturatu du Banco Santanderrekin elkarlanean. Zerbitzu hau etxeko bezeroentzat esklusiboa da eta Repsol-en gasaren produktu eta zerbitzuez gozatzeko behar duten inbertsioa finantzatzeko aukera eskaintze die.
Zerbitzu berri honi esker, Repsol-eko kolaboratzaileak izapide erraz eta bizkorra izango dute web bitartez eta 24 ordutan eskuratuko dute finantzatutako kopurua, inolako arriskurik gabe eta Call Center bat eta merkataritza sare espezializatu bat izango dituzte eskura. Era berean, gure bezeroek energia aukera osatu batez gozatzeko aukera izango dute, gure produktu eta zerbitzuen ordainketa luzatu ahal izango dutelarik, interes eta gastu gehigarririk gabeko 12 hilabeterako finantziazioarekin.
Repsol-eko kolaboratzaile bezala alta hartzeko edo finantziazio zerbitzu berri honi buruzko informazio gehiago eskatzeko deitu 901 100 125 zenbakira.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.