Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > ... > Propano plan egokitua > Propa 10 > Ordaintzeko moduak
Ordaintzeko moduak

Bi ordainketa-mota daude: horniduraren araberakoa edota ohiko ordainketa.

Horniduraren araberako ordainketa

Horniduraren araberako ordainketan, egindako eskaera bakoitzaren ondoren dagokion faktura egingo da hornitutako gasaren arabera. Hornidura egiteko unean indarrean dagoen prezioa izango du gasak.

Ohiko ordainketa (kontratuaren eranskina)

Gas-kopuru berdineko aldizkako kuotatan ordain daiteke hornidura.

Repsol Gas-ek fakturak aldizka igortzen ditu, eta gas-kopuru bereko kuotatan banatzen du urtebeterako aurreikusitako kontsumoa. Kuota bakoitzean ordaintzen den gasaren prezioa faktura bidaltzerakoan indarrean dagoena da. Urteroko ziklo bakoitza amaitzean, likidazioa egiten da, prezioa eta kontsumitutako gas-kopurua une horretara arte fakturatutakoarekin doitzeko. Nolanahi ere, banku-helbideratzearen bidez egingo da ordainketa.

Zer da doitzeko klausula?

Gordailu bakoitzerako ezarritako urteroko gutxieneko kontsumoa baino txikiagoa denean aplikatzen da doitzeko klausula:

4 m3 : 3.000 kg/urte

4,88 m3 : 4.000 kg/urte

6,65 m3 : 5.000 kg/urte

8,33 m3 : 7.000 kg/urte

Falta den kilo bakoitzeko 10 pezeta gehiago fakturatuko dira, gutxieneko kontsumora iritsi arte.

 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.