
Urtean 30 tona propano baino gehiago kontsumitzen dituztenentzat zuzenduta dago CA Plan Pertsonalizatua. Gordailua lurgainean nahiz lurpean egon daiteke.
Repsol Gas-ek gordailua emango dizu eta hura mantentzeaz arduratuko da; Repsol Gas izango da gordailuaren jabea, eta gainerako instalazioarena, berriz, bezeroa.
CA kontratuaren bidez ezartzen da merkataritza-harremana.
Hilero, zerbitzuaren kuota berdinak fakturatzen dira, eta barne izaten dituzte gordailuaren mantenua eta alokairua. Hornikuntzaren arabera ordaintzen da gasaren kontsumoa.
Repsol Gas-ek bere gain hartzen du:
Bezeroak hauek izango ditu bere ardurapean:
Repsol Gasek bezeroaren zalantzak argituko ditu, izapide guztietan. Hori ez ezik gasa instalatzen duten enpresekin harremanak erraztu ere egiten ditu.
Aholkuak emateko eta zure beharrak xehetasunez aztertzeko, Repsol Gas-ek elkarrizketa pertsonal bat egitea proposatzen dizu teknikari aditu batekin.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.