Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Industria > Neurrira egindako gas-planak > Propano plan egokitua
Propano plan pertsonalizatua

Repsol Gas-ek eskaintzen duen zerbitzu osoa da Plan Pertsonalizatua, eta, horren bidez, gure bezeroen behar energetiko guztiak asetzen dira, ezaugarri berezietara egokituak.

Hauek dira eskaintza horrek barne har ditzakeen zerbitzuak:

  • Propano gasa hornitzea.
  • Alokatzeko dagoen biltegia ematea.
  • Barneko eta kanpoko sarea instalatzea.
  • Gasa eguneroko kuoten bidez ordaintzea.
  • Mantentze-lanak.
  • Bezeroarentzat arreta tekniko zerbitzua eguneko 24 orduz. 
Publicidad Repsol Gas

Nekazaritzako, abeltzaintzako, merkataritzako eta zerbitzuetako sektoreetarako

Plan Pertsonalizatuarekin nekazaritzako, abeltzaintzako, industriako, merkataritzako eta zerbitzuetako sektoreei ekoizpen-prozesuekin zerikusia duten behar energetikoak asetzea eskaintzen zaie, berogailua eta klimatizazioa barne.

Plan Pertsonalizatuarekin hornitzen den gasaren berezko ezaugarriek -adibidez, garbitasunak, errendimendu energetiko handiak, errekuntzako produktuek ia errautsik eta sufrerik ez uzteak, eta ingurumenarentzat ona izateak- ia ordezkaezin bihurtzen dute, sektore hauetan, besteak beste:


Industria avícola

  • Nekazaritzako elikagaiak (zerealak lehortzea, zitrikoak garbitzea).
  • Nekazaritza (tabakoa lehortzea, berotegiak).
  • Abeltzaintza (hegazti-hazkuntza, txerri-azienda).
  • Elikadura (haragiak, okindegiak).
  • Eraikuntza-industria.
  • Hirugarren sektorea. 



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.