
Banakako Propano Hornidura gure bezeroen beharren neurrira diseinatutako produktua da. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
Zure beharren arabera, 35 kg gas propanoko 3 + 3 edota 5 + 5 botilako bateriek elika dezakete guk egindako instalazioa.
Sistema horren bidez, energia etengabe hornituta izateko bermea duzu; izan ere, botilen erdiarekin elikatzen da instalazioa, eta beste erdia erreserbarako geratzen da. Lehenengoak amaitzen direnean, erreserbako botilak hasten dira funtzionatzen.
Une honetan, agentzia banatzaileari telefono-dei bat egin baino ez duzu, eta gehienez 48 ordutan, bertako langile berezituek botila hutsak kendu eta beteak utziko dizkizute, instalazioari konektaturik.
Abantailak
Banakako Propano Hornidurarekin bezeroak finantziazio-lerro bat du, eta horrek gasaren kontratazioa eta instalazioa barne hartzen ditu, bai eta berogailuaren instalazioa eta kontsumo-tresnak ere.
Bezeroak ez du ordaindu behar ez kuota finkorik, ez alokairuko kuotarik. Kontsumitzen duen energia bakarrik ordaintzen du.
Zenbat denbora itxaron behar dut gasa izateko, Banakako Propano Hornidura instalatzen badut?
Kontratua sinatu eta handik 7-10 egunera kontsumitzen hasteko moduan izango da instalazioa. Adierazitako denbora-tarte hori soilik informatiboa da.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.