
Laborategian, eskuratutako lagin eta txartelen alta egiten da.
Barra-kodearen irakurgailu baten bidez sailkatzen eta sartzen dira laginak sistemara; txarteleko informazioa, berriz, aplikazio baten bidez sartzen da. Horrek prozesua automatizatu egiten du, aurreko laginetako datuetan oinarrituta.
Parametro egokienak hautatzen dira, makina-motaren arabera; hain zuzen ere, makina horren olioa aztertzen ari gara. Hala, bainuzko transformadorea jatorri duen olioa tratatzen ari bagara, funtsezkoa izango da olioaren zurruntasun dielektrikoaren faktorea kontrolatzea. Parametro hori ez da garrantzitsua, beste mota batzuetako makinen laginetan.
80 parametro baino gehiago analiza daitezke; hala, industrian dauden makinen espektro guztia ikusi ahal izango dugu.
Neurtu beharreko parametroen artean hauek daude: likatasuna, TBN, TAN, aparrak, emultsioa, disolbaezinak, espektometria bidezko metalak, partikulen zenbaketa, nitrazioa, oxidazioa eta ezaugarri dielektrikoak.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.