Prozesatutako lagin bakoitzeko, emaitzak dituen txartela egingo da diagnostikoekin eta gomendioekin.
Analizatutako baloreen parametroak ikustean, makinaren egoera ebaluatu ahal izango duzu, aurreko laginei dagozkien emaitzen erkaketaren bidez bere garapena ikusiz.
Lortutako baloreen bistaratzea eta ulertzea errazteko kolore ezberdinak agertuko dira, emaitzaren egoera normala, alerta edo alarma den kontuan hartuz. Izan ere, sistema horrek Asistencia Técnica Repsol-ek hamar urtetan diagnostikoak egiten hartutako esperientzian oinarritutako muga definituak dauzka.
Sistemak emaitza arraroak aipatzen dituen diagnostikoa igortzen du, arazoaren arrazoi posibleak zein diren esaten du, eta akatsak egiaztatzeko aukera posibleei buruzko edo akatsak konpontzeko hartu beharreko ekintzei buruzko gomendioak ematen ditu. Normaltasun osoko egoeretan ere, sistemak hainbat gomendio ematen ditu. Adibidez: olioa aldatzeko epea luzatzeko edo murrizteko, edo lagin berri bat bidaltzeko datuak eskatzen ditu.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.