
ADOC Industria Repsol-en zerbitzu berezia da.
Olioa aztertuta, industriako makinen egoera eta haien bilakaera ezagutu ahal izango dituzu, makina bakoitzari dagokion diagnostikoa ematen baitzaio. Makina-mota bakoitzean erabilitako lubrifikatzailearen parametro garrantzitsuenak aztertzen dira eta saioak banan-banan egiten dira.
ADOC Industria industriako (turbinak, erreduktoreak, transformadoreak...) eta obra publikoetako (motorrak eta zirkuitu hidraulikoak) makina-kopuru handiena aztertzeko asmoz sortu da.
Zure olio lubrifikatzailearen aldizkako laginak aztertuta, ADOC Industria gai da motorra nola dagoen jakiteko, irregulartasunak antzeman baititzake. Beraz, etorkizuneko matxurei aurrea hartu ahal zaie, eta konpondu egin daitezke.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.