ADOC Industria sistemaren erabiltzaile izatea erraza da: esatea baino ez daukazu.
Horretarako, jar zaitez harremanetan gure ordezkaritzaren batekin edo, bestela, Madrilgo laguntza teknikoko ordezkaritzara jo ezazu.
Gure langileek bezero-kode bat eta inprimaki batzuk emango dizkizute. Inprimaki horietan, sisteman sartzeko beharrezko datu batzuk bete beharko dituzu, segimendu-lanak egin nahi dizkiozun motor bakoitzeko.
Eskaera egin ondoren, Repsol-ek hauek emango dizkizu:

Laginak hartzea
Datu txartelak laginak behar bezala hartzeko segitu beharreko hainbat jarraibide ematen ditu. Hartu ondoren, identifikatu beharko duzu, emandako barra-kode bera duten bi etiketen bidez: batak A idatzita dauka, olioa daukan laginaren ontziarentzat, eta besteak T idatzita dauka, lagin horren informazioa duen txartelarentzat.
Postaz bidaltzea
Informazio-txartelean eskatzen dizkizuten datu guztiak bete, bai lagina kudeatzeko (bezeroaren datuak, instalazioa, motorra eta abar), bai diagnostikoa emateko (bezeroaren datuak, erabilera-orduak, eguneroko berritzeak eta abar). Hori egin eta gero sar ezazu txartela lagina duen botilarekin batera emandako gutun-azal berezian, eta bidali esandako helbidera.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.