Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Laguntza teknikoa > Adoc cogeneración > Zer den
Zer den
interior de fábrica

ADOC Cogeneración  Repsol-en zerbitzu berezia da.

Olioa aztertuz zure motorrak nola dauden eta zer-nolako bilakaera izan duten jakin ahal da, berariazko diagnostikoa ematen baita. Horretarako, motor-mota bakoitzean erabilitako lubrifikatzailearen parametro garrantzitsuenak aztertzen dira, eta horien arabera saiakuntza bereziak egiten dira.

ADOC Cogeneración kogeneraziorako motor handiak dituzten eta erregaitzat gasa, naturala batik bat, erabiltzen zuten zenbait bezeroren eskaerari erantzuna emateko sortu zen. Motor horietarako bereziki egindako lubrifikatzaileen ezaugarriak kontuan hartzen ditu. Era berean, erabilitako erregaia eta industria-sektore horretako mantentze-lanetarako plan bereziak aintzat hartu dira.

Zure olio lubrifikatzailearen aldizkako laginak aztertuta, ADOC Cogeneración sistema gai da motorra nola dagoen jakiteko, irregulartasunak antzeman baititzake. Beraz, etorkizuneko matxurei aurrea hartu ahal zaie, eta konpondu egin daitezke.



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.