
Propano gasari esker, sukaldeko, etxeko ur beroaren eta berogailuaren oinarrizko beharrak aseko dituzu, bai eta gasarekin funtzionatzen dute merkatuko beste tresna batzuenak ere, energi-iturri bakarrarekin.
Errendimendu handia eta mantentze-kostu baxua duenez, merkatuko gainerako energia-alternatibek baino prezio lehiakorragoa du.
Etengabeko hornidura bermatzen dizu Repsol Gas-ek. Erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetu egiten dute bere garbitasunak, azkartasunak eta erosotasunak.
Repsol Gas-ek kanalizatutako gas-instalazioa duen etxebizitzaren jabeak erabat banakakoa den zerbitzuaz gozatzen du, zerbitzu horren truke ez baitu izango komunitateko gasturik, ez eta arazorik ere.
Erabiltzaile bakoitzak administratzen du energiaren erabilera; beraz, nahi duenean eta nahi duen denboran erabiliko du.
Repsol Gasek propano gasaren irtenbide energetiko asko ditu, bakarkako nahiz multzoko etxebizitzetarako.
Zure eskura jartzen dugu gure sail teknikoa, zure galderei erantzuteko.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.