Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Higiezinen administratzaileak > Irtenbide integralak > Gasolio C ordainketa
Gasolio C kuota bidez ordaintzea

Bereziki zeuretzat pentsatu dugun ordaintzeko modua aurkeztu nahi dizugu: kuota bidez ordaintzea. Ahaztu zaitez ordainketa astun eta garestiez eta ordainketak urte osoan egin ahal izango dituzu, kuota erosotan eta interesik gabe. Repsol Energy-ren asmo bakarra da zuri lana erraztea.

Ez zaitez gehiago arduratu:

  • Beti ordainduko duzu kopuru bera hilean. Ahantz itzazu noizean behin egiten zenituen ordainketa handiak. Komunitatearen gastua hobeki antolatuko duzu.
  • Ez diezu auzokoei ordainagiri gehiago eman behar izango. Ahaztu horren gaizki ikusita dauden ordainagari horiek.
  • Laburpen bat jasoko duzu hiru hilean behin. Hornidurari eta kuotei buruzko informazio osoa jasoko duzu, ezertaz ere arduratu behar izan ez zaitezen.
  • Interesik ordaindu gabe ordainketa atzeratu egingo duzu, eta aurrezteko aurreikuspenak egin ahal izango dituzu.
  • Askoz ere errazagoa izango da komunitatearen finantziazioa. Gainetik kenduko dizugu pisu astun hori.
  • Kuotak urtero arautuko dira, kontuan hartuta azken 12 ordainagirietan ordaindutako zenbatekoaren eta benetan kontsumitutakoaren arteko aldea ordaindu egin behar duzun edo ordaindu egin behar dizugun.     

Izan zaitez zuhurra eta ez zaitez arduratu

Bi gauza ikusi ahal izango dituzu, batetik ordainketak 3 edo 6 hilean behin egiteak dituen arazoak, eta bestetik ordainketak 12 hilabetetan ordaintzeak dituen plangintzako eta aurrezteko abantailak.

Ordainketek ez zaitzatela ustekabean harrapa! Aukera ezazu kuota bidezko ordainketa-sistema berria eta ahaztu betiko.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.