Erregaien ikerketa teknologiko aurreratuari esker zure ibilgailuarentzako, dela diesela dela gasolioa, emaitzarik onenak ematen dituzten produktuak merkaturatzeko aukera dugu.

Punta puntako A motako gasolio honek, auto egileen eta gidari zorrotzenen eskakizun handienak ere betetzen ditu bere berrikuntzari eta esklusibitateari esker. Repsol Diesel e+10 gehigarrien formulazio berri baten bidez egin da. Formulazio horrek metal sakabanatzaile/garbigarri/desaktibatzaile multzoari (SDM metala desaktibatzeko sistema) efektu antioxidatzailea duen osagai berri bat gehitzen dio, motorraren bizitza babestu eta luzatu, errekuntza hobetu eta injekzio hobea bermatzen duena eta, aldi berean, ingurumena errespetatzen laguntzen duena.
Repsol Diesel e+10-i buruzko informazio gehiago

Repsol Efitec 98 zehazki egin da motorraren erantzun ezin hobe eta egokia emateko, eta errendimendua hobetzeaz gain, hasierako prestazioak mantentzen laguntzen du korrosioaren kontrako formulari eta marruskadura hobeari esker. Oktanaje honetarako diseinatutako motorretan kontsumoa murrizten du, bizitza erabilgarria luzatzen du eta katalizatzailearen errendimendua optimizatzen du. Ingurumena errespetatu eta zure beharretara egokitzen den duen produktua da.
Gasolina Efitec 98-ari buruzko informazio gehiago
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.