Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Repsol Máxima txartelari buruz sarri egin ohi diren galderak

Eman iezaiezu hemen erantzuna zure zalantzei:


Zer da Repsol Máxima?

Repsol Máxima  Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan erregaiak eta lubrifikatzaileak erosteko Repsol taldearen ordainbidea da.
Zein zerbitzugunetan ordain daiteke Repsol Máxima txartelarekin?

Sar zaitez zerbitzuguneen bilatzailean Repsol Máxima txartelarekin.

Nola lortu Repsol Máxima txartela?

Sakatu ezazu esteka hau informazio gehiago lortzeko.

Nola eman baja txartel bati?

Ibilgailua aldatzen duzulako edo ibilgailuari baja eman behar diozulako txartel gehiagorik behar ez izanez gero, arren, bueltatu iezaguzu txartela behean adierazten den helbidera. Txartela erditik moztuta bidali behar duzu baja eraginkorra izan dadin.

Solred, SA
Edificio Alvento AB
C/ Vía de los Poblados, 1
28033 Madril
Nola eskatu fakturen kopiak?

Repsol Máxima txartelaren azken fakturen kopiak behar izanez gero, Bezeroarentzako Arretarako telefonoaren bidez eska daitezke: 902 54 54 44.
Zer egin txartela lapurtzen dizutenean edo galtzen denean?

Deitu ezazu Bezeroari Arreta emateko zerbitzura 902 54 54 44, eta berehala blokeatuko dugu zure txartela; aldi berean, ordezko bat bidaliko dizugu automatikoki. Lapurreta izanez gero, Repsol Máximak dagokion salaketa jartzea gomendatzen dizu hurbilen dagoen polizia-etxean.
Zer abantaila eskaintzen ditu Repsol Máximak?


Repsol Máxima txartela  Txartel honek % 5eko deskontuak eskaintzen ditu Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneen zerbitzu eta dendako produktu guztietan, % 2koak erregaietan eta % 3koak 2010eko abenduaren 31ra arteko promozioan, Diesel e+10i eta Efitec 98ri dagokienez.

Nola aldatu nire korrespondentziako datuak?

Repsol Máximaren posta-trukea jasotzeko lekuaren datuak aldatu behar izanez gero, telefonoz eska dezakezu 902 54 54 44 zenbakira deituz, zure IFZ, bezero zenbakia eta matrikula berria adieraziz.              


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.