
Tanga betetzea beharrezko eta ohiko jarduera da milioika gidarirentzat. Horregatik, Repsol, Campsa zein Petronor zerbitzuguneak beraiengan konfiantza jartzen duten bezero guztiei balio erantsia ematen ahalegintzen dira egunero.

Repsol-ek 3.800 zerbitzugune baino gehiago ditu Espainian eta Portugalen eta horietan milaka bezerok betetzen dituzte beren ibilgailuen deposituak egunero. Horregatik, zerbitzugune guztiak bidaiariari erosotasun handienak emateko diseinatuta daude. Gainera, segurtasun eta ingurumen erantzukizun neurri zorrotzenak betetzen dituzte.
Era berean, Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetako bezeroek badakite beren ibilgailuetako motorrak zaintzeko eta ahalik eta errendimendurik handiena ateratzeko produkturik onenak dituztela eskura. Repsol-eko erregai esklusiboak dituzte eskura. Erregai horiek energia eraginkortasun handiena lortzeko egindako ikerketa eta garapen lanaren fruitua dira.
Ezaugarri horiek eta beste batzuk tarteko, tanga baldintza onenetan betetzeko lekurik onena dira Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneak.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.