
Blue+ Europan kamioi eta autobus askok behar duten produktu berri bat da, isuritzen dituzten nitrogeno oxido gasak desagerrarazteko. Disoluzio garbi eta ez toxikoa da, arriskurik gabe erabil daitekeena eta ingurumenari kalte egiten ez diona. Blue+ diesel deposituaren ondoko depositu independente batean biltzen da, baina ez zaio diesel erregaiari gehitzen. 2006ko urriaz geroztik, Europako kamioi eta autobus ekoizle handien gehiengoak Blue+ produktua behar duten ibilgailu motak dituzte
Blue+ produktuaren kalitatea faktore garrantzitsua da eta DIN 70070 arauaren bitartez kontrolatzen da.
Blue+ gutxitze katalitiko selektiboa (SCR) deritzon ihes-hodian dagoen kutsatze kontrol-sistema aurreratu batean erabiltzen da. Gutxitze Katalitiko Selektibo sistemek (SCR) Blue+ produktuari ihes-hodian NOx gas kaltegarriekin erreakzioa egiten laguntzen diote ura eta nitrogenoa sortzeko, batere kalterik egiten ez dutenak. NOx nitrogeno oxido gasen laburdura da; diesel motorren konbustio prozesuan sortzen dira eta atmosferaren kutsaduraren osagai nagusietako bat da.
Garrantzitsua da erregai-deposituan Blue+ kantitate egokia izateaz ziur egotea . SCR sistema duen kamioi edo autobus bat Blue+ gabe erabiltzen bada SCR ekipo sofistikatua hondatzeko eta gas isuriek legezko baldintzak ez betetzeko arriskua dago.
Euro 4 Europako ibilgailu komertzialek sortutako gai kutsatzaile kaltegarrien kopurua mugatzen duen arau berria da. 2006ko urrian jarri zen indarrean.
Euro 5 hurrengo araua da, murriztaileagoa, 2009ko urrian jarriko da behin betiko indarrean.
Oro har, Blue+ produktuaren kontsumoa diesel kontsumoaren %5 ingurukoa izango da, eta portzentaje hori ezaugarri orografikoen eta gidatzeko moduaren araberakoa ere bada. Adibidez, autopistan gidatzean 100km-ko 1,5 litro kontsumituko ditu ibilgailuak.
Oharra: Gutxi gorabeherako kontsumo datuak. Dena den ibilgailuaren ekoizleari galdetu.
Blue+ ur hutsetan disolbatzen den urea izeneko produktu kimiko batekin (karbamida izena ere badu) egina dago. Urea produktu sintetikoa da, gas naturaletik ekoiztutakoa, eta ongarri kimikoetan, plastikoetan eta kosmetikoetan erabiltzen da.
Blue+ Europan gerta daitezkeen egoera meteorologiko ia guztietan erabil daiteke. Hala ere, muturreko hotza egiten duenean Blue+ produktuaren tenperatura -11 °C baino baxuagoa bada izoztu egiten da. Hori dela eta, Europako iparraldeko herrialdeetako eta beste inguru hotzetako Blue+ hornitzaileek neguko baldintzei aurre egiteko berogailua izango dute. Gainera, SCR kamioi batzuek berogailu sistema izango dute eta horri esker baldintzarik hotzenetan ere SCR sistemak funtzionamendu egokia izango du.
Blue+ produktua izozten denean ez da hondatzen eta urtzen denean berriz ere erabilgarri bihurtzen da.
Blue+ produktuaren kalitatea kritikoa da, bestela ibilgailuaren katalizatzailea kaltetu edo oztopatu daiteke.
Repsol-ek eskaintzen duen Blue+ produktuak kalitate kudeaketa sistema konplexua jarraitzen du eta, alde horretatik, segurtasun baldintza guztiak betetze dituela bermatzen du.
Blue+ Europa guztiko zerbitzugune eta hornitzaileetan eros dezakezu. Repsolek Blue+ eskuragarri jartzen du hurrengo salmenta tokietan:
Horrez gain, Repsol Blue+ salmenta toki berriak gaineratzen joango da, hornigailu zein 10 litroko bidoietan ere.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.