Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Zerbitzuguneak > Beste zerbitzu batzuk > Sprint Wi-Fi
Sprint Wi-Fi
Sprint Wifi

Repsol-ek bezeroen eskura Sprint Wi-Fi zerbitzua jartzen du zerbitzugune askotan. Zerbitzu honi esker, Internetera konektatu ahalko dira erraztasun osoz.

Zer da Wi-Fia?

Wi-Fia haririk gabeko komunikazio teknologia erabiliena da egun, interneterako sarbidea eta banda zabaleko zerbitzuak haririk gabe. 

Ezagutu itzazu Sprint Wi-Fi zerbitzuaren abantaila guztiak      


Repsol, Campsa eta Petronor-en zerbitzuguneak teknologia honekin horniturik daude eta gailu mugikorra (ordenagailua, telefonoa, PDA&) daukan edozein bezerok, interneterako konexioa izango du sarbide txartela erosiz gero. Txartelen iraupena 50, 100, 300 eta 500 minutukoa da. Txartelak Repsol, Campsa eta Petronor-eko zerbitzugunetan eros daitezke. 

Funtzionamendua


  • Bezeroak txartela erosi du: (50, 100, 300, 500 minutu edo Tarifa Finkoa).
  • Gailua piztu / Hasi / Konfigurazioa / Sareko Konexioak / Haririk gabeko konexioak bideratu (haririk gabeko konexioak baimendu laukitxoak aktibatua egon behar du) / Sare erabilgarriak bilatu.
  • SPRINWIFI edo AKIWIFI sareak bideratu.
  • Sarbide-txartelean azaltzen den erabiltzailea eta pasahitza idatzi 
  • Erositako denboran zehar nabigatu ahalko duzu, aldi batez, edo zenbait alditan, aurreneko konexiotik hasita hiru hilabeteko epearen barruan.      

Non eros/erabil daiteke?

Hala zehazten duten Repsol, Campsa eta Petronor-eko zerbitzugunetan eros daitezke, hala nola AWA-ren Akiwifi sarean elkarturiko hoteletan, kafetegietan, etabar.

Erositako zerbitzugunean bertan erabil daiteke, eta Wi-Fi konexioa duen Repsol, Campsa eta Petronor-eko edozein zerbitzugunean, hala nola Awa-ren Akiwifi sarean elkarturiko edozein komertziotan

Terminologia

SPRINT Wi-Fi: Repsol-eko zerbitzugunetan haririk gabeko konexioak hartzen duen izena.

AKIWIFI: Repsol-enak ez diren AWA-rekin elkarturiko gainerako sarbideetan haririk gabeko konexioak hartzen duen izena.

HOTSPOT: (Puntu beroa) Interneterako sarbide bakoitza


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.