Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Zerbitzuguneak > Beste zerbitzu batzuk > Sprint Telebista
Sprint TV
Sprint TV

Repsol-ek bere zerbitzuguneetan Espainiako salmenta puntuen multimedia plasma pantaila sare handiena  du instalatuta. Sprint TV izena du eta Espainiako merkatuko komunikazio eta publizitate euskarri berriztatzaile bat da. Gure bezeroei honako hau aurkitzea errazten die:

 

  • Komunikazio sistema atsegina

  • Informazio gune orokorra

  • Momentu honetako musika eskaintza onena

  • Entretenimendu-bideo onenak

  • Repsol-ek ofertatzen dituen produktu eta zerbitzu onenei buruzko informazio eta eskaintzak.       

Sprint TV ikusi

Repsol, erregaien inguruko teknologia berritzaileen aitzindariak, bere zerbitzuguneetako dendetara modernotasun eta berritasun kontzeptua  zabaldu du, Canal Sprint TV komunikabide konplexu eta osatuaren bidez.


Sprint TV

Kate horrek balioa eransten die zerbitzuguneei, izan ere, bezeroei informazioa eman eta itxaron denbora arintzen die. Multimedia Katea da, uneoro promozioak aurkezten ditu, formatu berri eta dinamikoagoak erabiliz, denda barruko erosketa esperientzia hobetzeko. Bestalde, informazio erabilgarria  eskaintzen du, adibidez, trafikoa, eguraldia, albisteak eta beste datu asko.

 


Kate honen bidez, Repsol-ek bere bezeroenganako zerbitzu kalitatea hobetzeko  politika indartzen du, produktu eta zerbitzu berritzailen alde apostatzen baitu.


Sprint TV Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetako dendetan kokatutako 400  pantaila baino gehiagotan dago Espainian.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.