Repsol-en zerbitzuguneek arreta berezia jartzen dute bezeroaren erosotasunean. Honela, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako eta/edo elbarrientzako komun bana dago, Eraikuntza Kode Teknikoaren irizpideen eta erabateko irisgarritasunerako gomendio ergonometrikoen arabera diseinatu direnak.
Gela hauek eraikin nagusitik kanpora daude, eta haietara dendaren bidez sar daiteke, baita kanpoaldetik ere emakumezkoen eta/edo elbarrien komunaren kasuan.
Ezaugarriak
- Zoladurak. 40 x 40 zentimetroko portzelana-lauzazko zoruak. Akabera naturala.
- Sabai Aizuna. Pladur xafla jarraiak, 13 milimetroko lodiera daukatenak eta kolore txurikoak direnak.
- Paretak. Metro beteko altueraraino zeramikazko azulejoz alikatatuak.
- Tresna sanitarioen hornidura.
- Euskarri neumatiko inklinagarria daukan konketa ergonomikoa.
- Aurretik irekitzen den komuna.
- Herdoilaren aurkako tratamendua daukan altzairuzko egitura duen ispilua. Gainera, atzeko segurtasun xafla bat dauka, balizko hausturatatik babesteko.
- Esku-lehorgailua
- Xaboi dosifikagailua
- Komuneko paperarentzako euskarria
- Laguntzeko barra eraisgarriak
- Paperontzia
- Berogailu elektrikoa.
- Kanila elektronikoan emakumezkoen eta/edo elbarrien komunean.
- Kontsumo txikiko argiak sabai aizunean sartuak eta konketak dauden lekura fokatuak.