
Repsolek automobilgintzako petrolio-produktuak merkaturatuko ditu hornitegietan Repsol, Campsa eta Petronor marken bidez.
Hornitegiek haien produktu eta zerbitzuen eskaintza handitu dute, denda modernoak jarriz eta eroslearen beharrak asetzen dituen zerbitzu berezia eskainiz.

Repsol-ek badu bere Teknologia Gunea, eta etengabe egiten du lan produktuen kalitate bikaina lortzeko, Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan produktu aukera handia eskainiz eta gainerako zerbitzuguneen eskaintzetatik nabarmen ezberdinduz.
Teknologia Gune honetatik ateratzen dira MotoGP, Dakar, Trial eta Repsol-ek babesten dituen motor txapelketa guztietan pilotuek erabiltzen dituzten erregai eta lubrifikatzaileak. Txapelketen esperientzia ikusita, hau da, Repsol-eko pilotuen emaitzak ikusita, arrakasta horrek zerbitzuguneetako produktuen salmentan izango du eragina, bezeroari berrikuntza eta bikaintasuna eskainiko baitio.
Lantalde profesionala etengabe ari da lanean zerbitzugunera egiten den bisita bakoitza atsegina izateko eta produktu eta zerbitzu guztietan kalitate mailarik altuena eskaintzeko: Diesel e+10, auto garbiketa, ogitartekoa jan, opari bat erosi....... Profesional onak 3.600 hornitegi baino gehiagotan Espainia osoan zehar eguneroko beharrei erantzuteko.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.