Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Zerbitzuguneak > Zerbitzugune sarea > Segurtasuna
Segurtasuna

Repsol, Campsa eta Petronor-eko zerbitzuguneak segurtasun, osasun eta ingurumenaren irizpideen  arabera diseinatuta daude, pertsonei eta ondasunei sortu ahal dizkieten kalteak saihesteko, baita ingurumen-eragina txikitzeko ere.

Era berean, sareko zerbitzugunea duen lurralde bakoitzean indarrean dagoen araudiari segurtasuneko barne araudi zorrotza  gaineratu zaio. Oinarri hauek etengabeko hobekuntza dute helburu; horretarako, noizbehinkako balioztatzeak eta lanpostu bakoitzeko ikerketak egiten dituzte. Horregatik zerbitzuguneetan gertatutako lan-istripu kopuruak behera egin du nabarmenki

 

Istripu kopurua (Grafikoa)

 

Politika honen alderdirik garrantzitsuenetakoa langileen prestakuntza  da, eta baita oinarri edo printzipio onak zabaltzea langileen artean, lana seguruago eta eraginkorrago izateko. Langile guztiek daukate haien lana hobetzeko konpromisoa, istripuak ahalik eta gehien saihesteko.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.