Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Sistemas de protección medioambiental en una estación de servicio

Lehenengo gasolina-zerbitzuguneak duela mende bat baino lehentxeago hasi ziren eraikitzen, ibilgailuen industriaren hazkuntzaren eraginez. Ordutik hona, zerbitzuguneen diseinua eta ekipamenduak garatu dira eta ingurumena babesteko gero eta elementu gehiago dituzte.

Ingurumena babesterakoan, hiru ardatz nagusi hartzen dira kontuan: atmosfera babestea, uren tratamendua eta lurzoruak eta lurpeko urak babestea.

Atmosferaren babesa

Gasolina-zerbitzuguneetan bi une jakinetan isurtzen dira gasolina lurrunak: zisterna kamioia deskargatzerakoan eta, noizean behin, ibilgailuek gordailua betetzerakoan.

1. Fasea: Zisterna-kamioia hustea

  • Hasteko, zisterna kamioia deskargatzeko balbulei zigilua kentzen zaie.
  • Ondoren, lurrunak berreskuratzeko eta produktua deskargatzeko tutu malguak lotzen dira.
  • Zisternan dagoen gasolina, grabitatearen indarrak bultzatuta, hondoko balbulatik igaro eta gasolina-zerbitzuguneko tangara iristen da, gutxi gorabehera minutuko 1.000 libroko emariarekin.
  • Likidoaren maila igo egiten da eta enbolo efektuaren bidez, tangaren barruan zeuden lurrunen tokia hartzen du.
  • Lurrunak hodien barneko sarean gora igotzen dira eta konektorearen bidez, tutu malgutik zisternaren kolektorearekin konektatuta dagoen hodiraino iristen dira.
  • Goiko aldean dauden balbula pneumatikoei esker, lurrunak zisterna kamioiaren konpartimentuetara sartzen dira.
  • Tutu malgua "konektatuta" posizioan badago, barneko itxigailuak ez die lurrunei aire-zulotik atmosferara irteten uzten, beraz, zisternaren barruan gelditzen dira.          

2. Fasea: Hornigailuak

Gasolina-zerbitzugune batzuetan badaude ibilgailuei erregaia botatzeko eragiketak egiterakoan atmosferara gas gutxiago botatzeko berreskurapen sistemak.
Ibilgailuaren gordailutik irteten diren lurrunak bokerelak duen hoditxo batek xurgatzen ditu, hornigailuan kokatutako ponpa baten bidez. Ondoren lurpeko gordailuraino garraiatzen dira.

Uraren tratamendua

Zerbitzuguneetan hiru hondakin-ur mota  sortzen dira:

  • Ur beltzak, zerbitzuguneko komunetakoak.
  • Ur hidrokarburatuak, gordailuak betetzerakoan edo ibilgailuak garbitzerakoan gertatu ohi diren nahi gabeko isurien ondoriozkoak.
  • Eta euri urak, euri ura biltzetik datozenak.         

Hondakin-ur motaren arabera sare independenteak ezartzen dira eta sare horiek amaieran, isuri bakar batean egiten dute bat. Era berean, isuri horrek sare publikoarekin edo drainatze puntu egoki batekin egiten du bat.



Tratamenduak ere ezberdinak dira:

  • Ur beltzen sareak eraikin osagarriko higiene zerbitzuetatik eta kafetegiko hustubideetatik etorritako urak bildu eta zerbitzugunearen amaieran dagoen kutxetaraino garraiatzen ditu.
  • Inguruan ez badago saneamendu sare publikorik, isuri baimenaren baldintzen araberakoa izango da uraren tratamendua, bai ubidera eramanez zein lurpean infiltratuz. 

Prozesua ur-araztegian egiten da. Gehien erabiltzen den prozesu biologikoa, mikroorganismo aerobioen bidez lohi aktiboekin egiten den tratamendua da. Materia organikoa oxidatzeak eragiten duen autoarazketa naturalaren antzekoa da. Azkenik, isurketa baldintzak nahi den mugen barruan daudela egiaztatu ahal izateko laginak hartzen dituen kutxeta bat ere badago

Araztegiaren funtzionamendua

Maluta edo lohi aktibatuen formako baterien hazkuntza hedatua garatzea eragiten duen sistema bat da. Erreaktore biologiko batek astindu eta aireztatutako gordailu baten barruan gertatzen da, eta araztu beharreko ura izaten da bakterien elikagaia.

Astintzeak malutak jalkitzea ekiditen du eta maluta eta hondakin-uren nahasketa homogeneizatzen du. Era berean, aireztapenak mikroorganismoek beharrezko duten oxigenoari sartzen uzten dio.

Beharrezko malutaketa maila lortutakoan, eta partikula esekiak malutetan harrapatuta gelditzen direnean, urak bigarren mailako dekantagailu batera igarotzen dira, eta bertan, solidoak eta likidoak bereizi egiten dira.

Birzirkulazio fasean, bereizitako zati solidoa edo lohia erreaktore biologikora itzultzen da mikroorganismoen populazioa ziurtatu eta horrela, nahi den arazketa mailari eusteko.

Moldakortasuna da abantailarik nagusiena; izan ere, sistema neurri ezberdinetara egoki daiteke, bai gasolina-zerbitzugune txikietara, bai gune handietara.

Ur hidrokarburatuen sareak noizbehinka hidrokarburoen isuri txikiak gerta daitezkeen guneetako urak jasotzen ditu. Zisterna kamioiak deskargatzerakoan, gordailuak betetzerakoan edo garbiketarako ekipoak erabiltzerakoan gertatzen dira isuri txiki horiek.

Garbiketak egitetik eta pistatik edo deskargarako gunetik datozen ur hidrokarburatuak mota bakoitzekoak bere aldetik tratatzen dira.

Ur hidrokarburatuak tratamendu ekipora eramaten dira. Ekipo hori hidrokarburoen dekantagailu-bereizgailu multzoak osatzen du.

Aipatutako urak dekantagailuan sartzen dira hondarrak, solido esekiak eta likidoak bereizteko. Ondoren, likidoa bereizgailura igarotzen da eta han egiten da hidrokarburoen arazketa.

Hidrokarburoen bereizgailuaren funtzionamendua

Honakoek osatzen dute ekipoa:

  • Solido esekiak dekantazio bidez gelditzen diren sarrerako ganbera. Bertan hasten da dentsitate hibrokarburoaren eta uraren bereizketa. Dentsitate ezberdina dutelako egiten da bereizketa hori.
  • Beste ganbera bat, xafla bateratzaileak dituena. Ganberaren diseinuari, materialari eta muntaiaren posizioari esker, urak dituen hidrokarburo tantatxoen grabitazio bidezko bereizketa azkarrago egiten da. Tanta horiek tanta handiagotan askatzen dira ganberaren gainazaleraino, bi jariakinek dentsitate ezberdina baitute.
  • Hidrokarburoari goiko aldean eusten dio bereizgailuak eta ondoren, hortik atera eta hondakinak tratatzen diren toki batera eramaten da. Ura, berriz, amaierako kutxetara eramaten da ibilbide zehatz bat eginda.         

Modelo batzuek badute ixte buia edo ixte balbula bat, gordailua betetzen denean hidrokarburorik atera ez dadin. 

Garbiketa tren edo zubien kasuan, birziklagailu bat ere jar daiteke ur gutxiago kontsumitzeko. Birziklagailuaren helburua ura berrerabili aurretik tratatzea da, hondar, lohi, koipe, olio, argizari, tentsoaktibo eta solido esekien portzentaje altua izaten baitu.

Dekantagailu batean hasten da tratamendua. Ondoren bereizgailutik igaro eta, azkenik, aurrez tratatutako ur gordailura iritsi da eta han aireztatu egiten da. Ur horren zati bat birziklatu egiten da eta hondar iragazkietatik igarotzen da, ondoren sareko urarekin batera erabiltzeko.

Euri uren sarearen funtzioa euri edo ureztatze urak biltzea eta isurketako azken kutxetaraino eramatea da. Zerbitzuguneko isurketa ura bideratu egiten da, eta baita eraikinen estalkietatik eta markesinetatik etortzen dena ere. Kasu batzuetan, ur hori pilatu egin daiteke eta beraz, lorategiak ureztatzeko berrerabili daiteke. Sare horrek ez du inolako tratamendurik behar.

Hurrengoa >>


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.