
Repsol-en zerbitzuguneek erabat errespetatzen dituzte beren inguruko ingurumen baldintzak. Horretarako, hainbat segurtasun neurri aplikatzen dituzte. Instalazioen diseinuak bezeroarentzako erosotasuna eta segurtasuna bateratzen ditu. Gainera, ingurumenean integratuta daude, hari kalterik egin gabe.

Instalazio guztietara iristeko bideak egiteko, zera hartu da kontuan: bezeroak, erregai-ontzia betetzeko, ilaran egon behar ez izatea. Ondorioz, erregaia aurrezten dute eta gas-isuriak murrizten dituzte. Zerbitzugune bakoitzeko elementuen kokapena trafikoa ahalik eta arinena izan dadin eta ilarak saihesteko dago pentsatuta.
Halaber, Repsol zerbitzugune bakoitza kokatuta dagoen asfaltoa edozein isuri gainazalean atxikitzeko prestatuta dago. Hala, lurzorua kutsatzea saihesten du. Oso garrantzitsua da hori, inguruko landaredian eta lur azpiko uretan kalteak eragitea saihesten duelako.

Erregaia hornitzeak eta erregai-ontzia betetzeak gas-isurketa eragiten dute, baina isurketa horiek neutralizatu egiten dira, Repsol-en zerbitzuguneetan jarritako sistemei esker. Hala, kamioiek tangak erregaiz betetzen dituztenean sortzen dituzten gasak xurgatzen dituzte eta, zerbitzugune batzuetan, era berean, erabiltzaileek beren ibilgailuen erregai-ontziak betetzean sortzen dituzten guztiak atxikitzen dituzte. Horrela, ingurumenerako kaltegarriak diren isurketak saihesten dira eta inguruko airearen garbitasunari eusten zaio.

Repsol-en zerbitzuguneek bertan sortzen diren hondakin urak motaren arabera bereizten dituzte eta modu berezian tratatzen:
> Gorotzak biltegi publikoetara bideratzen dituzte, hodien bidez, edo zerbitzugunean bertan tratatzen dituzte, araztegien bidez.
> Euri-ura lorategiak ureztatzeko edo garbiketarako erabiltzen da.
> Ur hidrokarburotua ere (isurketek edo autoak garbitzeak sortua) hondakinak bereizteko prozesu baten bidez tratatzen da. Horri esker, ondoren berriz erabiltzeko aukera ematen du.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.