
Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneen sarea sektoreko liderra da. Produktu eta zerbitzu eskaintza zabala eskaintzeaz gain, bertan lan egiten duten profesionalak oso onak dira, eta kalitate oneko zerbitzua ematen ahalegintzen dira egunero.

Horretarako, Repsol-ek 10 Zerbitzugunea programa dauka martxan. Zerbitzugune sare zabalean egunero lanean ari diren profesionalak etengabe trebatzea eta kalitatezko zerbitzua sustatzea eta saritzea da programa horren helburua.
Gure bezeroen artean egindako merkatu ikerketen arabera, hauek dira zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten faktore garrantzitsuenak:
- Tratu adeitsua eta profesionala jasotzea.
- Zerbitzua azkarra eta arduratsua izatea.
- Eskainitako produktuak eta zerbitzuak ezin hobeak izatea, erabilgarri egotea eta ongi dabiltzala bermatzea.
- Instalazioei garbi eta modu egokian eustea.
Gainera, kalitate programa hori indartzeko, bisitak egingo dira zerbitzugune guztietara, eraginkortasuna hobetzeko konpromisoa betetzen dela bermatzeko. Konpromiso horren barruan, produktuez eta zerbitzuez gainera, zerbitzuguneetan lan egiten duten pertsona guztiak daude. Ondoren, bisitei buruzko ondorioak aterako dira eta horrek zerbitzugune bakoitzeko zerbitzua hobetzen lagunduko du.
10 Zerbitzugunea programari esker, Repsol-ek kalitate handieneko zerbitzua eman eta bikaintasuna lortzeko ahalegina egiten du, bezeroak merezi bezala.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.