Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Zerbitzuguneak > Bezeroarentzako arreta > Ohiko galderak


1. Nola aurkitu Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneak?


Repsol-ek 3.600 zerbitzugune baino gehiago ditu. Begiratu zerbitzuguneen bilatzailean etxetik gertuen edo zure hurrengo bidaian gertuen duzun zerbitzugunea aurkitzeko.   

2. Zer produktu aurkituko dut Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan?


Repsol-ek egunez egun egiten du lan burubelarri bere produktuen hobekuntzan, Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan produkturik aurreratuenak eskaini asmoz.

Ahalegin honi esker, Repsol zerbitzugune sarean Efitec gasolinak aurki ditzakegu, bereziki motor eta gasolioen erantzun egokia eskaintzeko formulatuak Diesel e+10 eta Diesel e+, garaiari aurreratzen zaizkien erregaiak; automobil fabrikatzaileen eskaera zailenei ere erantzuten dieten ezaugarriak dituztenak, eta motorraren errendimendua hobetzen dutenak.

Baita erabateko garbiketa zerbitzua ere, Sprint Garbiketa, ibilgailu-mota guztientzako eta Sprint y Basic dendak ere kalitate handiko lehen marken produktu gama zabala dutenak, janari oinarrizkoenetik hasi eta janari lasterreraino.

3. Zer deskontu mota izango dut Visa Repsol eta Solred txartelekin Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan?

 

  • Visa Repsol txarteldun gisa Solred marka duten Repsol, Campsa eta Petronor-en 3.600etik gorako saltokietan %1eko deskontua izango duzu Espainia, Andorra eta Portugalen egindako erosketa guztietan. Gainontzeko zerbitzuguneetan ez duzu deskonturik izango.

    Visa Repsol-en zerbitzuei buruzko informazio gehiago  


  • Deskontu handia izango duzu gainera Solred txartelarekin erregaiak, lubrifikatzaileak zein dendan ordaintzerakoan. Bai Penintsulako, Balearretako, Kanarietako, Portugaleko edo Andorrako Repsol, Campsa eta Petronor-en irudia duten Repsol zerbitzugune sarean.

    Solred-i buruzko abantailen informazio gehiago
                                         
4. Zer produktu eta zerbitzu aurki ditzaket Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetako Sprint eta Basic dendetan?


Kalitate handiko lehen markako produktuen gama zabala aurkituko duzu: janari oinarrizkoenetik hasi eta janari lasterreraino, edota drogeria, lurrin-denda, prentsa eta oparitarako produktuak; gehi bestelako zerbitzuak eta kafetegi eremua.

Gainera Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetako dendetan automobilen mantentze zuzenerako produktu guztiak aurkituko dituzu: lubrifikatzaileak, izotz-kontrakoak, balazta-likidoak, haitzetako-garbigailuak edota karrozerientzako txanpuak. 

Repsol zerbitzuguneetako dendetan eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk hauek dira: Sprint Wi-FiSprint TV, kutxazain automatikoa, etab.

5. Nongo zerbitzugunetan eros dezaket sei kiloko butano-bonbona?

Sakatu hemen zure ibilbidetik gertuen dagoen eta zerbitzu hau eskaintzen duen zerbitzugunea aurkitzeko.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.