Kimika industria berebiziko zatia izan da XX. mendeko zientzia aurrerapenei dagokienez gaur egun arte. Munduan 6.500 milioi pertsona ugari dago. Horiek, lehengo belaunaldiek izandako bizi kalitatea baino altuagoa dute, kimikan oinarritutako produktu ugariri esker. Gaur egun, osasunak, higieneak, elikadurak, etxeak, segurtasunak, garraioek, informatikak, komunikazioek, kirolek, entretenimenduak eta gure egunerokotasunari loturiko beste hainbat arlok aldaketa nabarmenak izan dituzte produktu kimikoak garatzearen eta aplikatzearen ondorioz.
Kimikak bizitza luzaten digu eta beharrezko erosotasuna ematen digu eguneroko jarduerak gauza ditzagun. Hala ere, askotan, pertsonek ez dute egiten diren jarduera guztietan dagoen errealitate hori atzematen. Jarraian, produktu kimikoek bizitza errazten digutela adierazten duten hainbat adibide azalduko ditugu.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.