
Aspaldian, burdinazko materialek eta ez burdinazkoek toki egin diete material polimerikoei, hodien aplikazioetan eta hodien baitan poliolefinetan. Hodiak egitean horrelako materialak erabiltzea nahiko ohiko bilakatu da. Izan ere, esperientzia handia dago jada, bai lehengaien arloan, baita hodi estrusioaren arloan ere.
Hodien arloko aplikazio batzuetan berebiziko garrantzia du material egokia aukeratzeak. Hori eginez baino ez da lortzen errendimendu optimoa. Beraz, horretan ere aukeratzen diren poliolefinek garrantzi handia dute. Nolanahi ere, poliolefinen artean hainbat aukera dago, hala nola polietilenoa eta polipropilenoa.
Repsol YPF-k hodietarako ia polietileno eta polipropileno guztiak ditu. Polietilenoaren baitan, PEAD (dentsitate handiko polietilenoa), PEMD (dentsitate ertaineko polietilenoa) eta PEBD (dentsitate txikiko polietilenoa) graduak daude, eta polipropilenoaren baitan ere hainbat gradu dago, hala nola PP homopolimeroa eta PP kopolimeroa, bai ausazkoa bai eta blokekoa ere.
Repsol YPF-ren hodien konposatuei buruzko informazio orokorra.
Repsol YPF graduetarako gomendatutako aplikazioak
Las aplicaciones para las que están recomendados los grados de Repsol YPF graduak honako aplikazio hauetarako dira gomendagarriak: ura garraiatzeko eta banatzeko, eta gasa banatzeko (presiopean betiere). Nolanahi ere, badira beste zenbait aplikazio, presiorik gabeko fluidoen garraioarekin zerikusia dutenak. Hona hemen gomendatutako aplikazioak:
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.