
Repsol-ek hiru propilen glikol egin eta saltzen ditu:
PROPILEN GLIKOL: PG (MPG)
DIPROPILEN GLIKOL: (DPG)
TRIPROPILEN GLIKOL: (TPG)
Guztiak lortzen dira ur molekula baten eta OP molekula baten (MPG), biren (DPG) edo hiruren (TPG) erreakzioaren ondorioz. Ez da inolako disolbatzailerik gehitzen. Egun, industria ekoizpena lortzeko propilen oxidoa erabiltzen da, urarekin berehala erreakzionatzen baitu. Erreakzio tenperaturan (120 eta 180 ºC bitarte), eta katalizatzailerik erabili behar izan gabe, hiru glikolak sortzen dira, proportzio ezberdinetan. Proportzio horiek ezberdinak dira erreaktorea elikatzen duen uraren eta OPren arteko erlazioaren arabera. Prozesuko gainerako urratsetan, sortutako glikolak bereizi egiten dira, behin eta berriz distilatuz eta soberan dagoen ura kenduz.

Oro har, hiru glikolen ezaugarri fisikoak antzekoak dira: guztiak dira likido argi eta gardenak, ia usainik gabeak, lurrunkortasun txikikoak. Higroskopikoak dira, nahiz eta higroskopia murriztu egiten den pisu molekularra handiagoa den heinean. Guztiz disolbatzen dira uretan. Gainera, glikol guztiek dute konposatu organiko asko disolbatzeko gaitasuna, eta horri esker aromak, koloratzaileak... eraman ditzakete. Glikol guztiek bi talde hidroxilo dituzte molekulan. Hori dela eta, erreakzionatzeko gaitasunari dagokionez oso produktu egonkorrak diren arren, baldintza egokietan beste edozein diolek dituen erreakzioetan parte har dezakete, hala nola, esterrak eta eterrak sortzeko erreakzioetan. Informazio gehiago nahi baduzu sartu hemen: www.propylene-glycol.com
Repsol-ek bi lantegi ditu Espainian, bata Puertollanon eta bestea Tarragonan. Hona hemen lantegien ezaugarriak:
| Puertollano (t/urte) | Tarragona (t/urte) | |
| PG (MPG) | 21.750 | 40.250 |
| DPG | 3.100 | 8.850 |
| TPG | 150 | 900 |
Lantegi bidek dituzte kalitatea kudeatzearen UNE-EN ISO 9001-2000 ziurtagiria eta UNE-EN ISO 14001 ziurtagiria. Azken hori 1996ko Ingurumen Kudeaketaren ziurtagiria da.
PG (MPG) USP/EP graduari buruzko dokumentu gehigarriak:
Farmacopea ziurtagiria
(PDF 40 Kb)
Osasun ziurtagiria (Tarragona) (PDF 80 Kb)
Osasun ziurtagiria (Puertollano) (PDF 76 Kb)
Kosher ziurtagiria (PDF 180 Kb)
Glikolei buruzko dokumentu gehigarriak:
MPG industria graduaren informazio espezifikazioa (PDF 28 Kb)
BAM MPG industria graduaren ziurtagiria (PDF 40 Kb)
DPG lurringintza graduaren informazio espezifikazioa (PDF 44 Kb)
DPG industria graduaren informazio espezifikazioa (PDF 40 Kb)
TPG informazio espezifikazioa (PDF 44 Kb)
Berme ziurtagiria
(PDF 53,4 Kb)
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.