
Repsol YPF-ren produktuen lehiakortasuna bermatzeko eta areagotzeko estrategien ildoan, Repsol YPF Química-n nahiz filialetan eta partaidetza duen enpresetan eten gabe lanean dihardugu produktuen eskaintza handitzeko eta hobetzeko.
Bezeroen behar aurreratuenei erantzun ahal izateko, Repsol arloak ahalegin teknologiko handiak egiten ditu merkatuan balio erantsia izango duten produktu espezializatuak sortzen. Batzuetan, Repsol YPF-k horrelako produktu espezializatuak egin eta merkaturatu egiten ditu.
Beste batzuetan, ahalegin horien ondorioz, bezeroei zerbitzu teknikoa ematen diegu, beraien aplikazioak gara ditzaten. Aplikazio horietan eraldatutako materialak erabiltzen dira, eta ezaugarri berriak dituztenez, lanerako beste esparru batzuk irekitzen dituzte. Esparru horietako teknologia fabrikatzaile batzuek baino ez dute menperatzen. Datozen orriotan, Repsol YPF-k zein produktu kimiko sortu dituen eta produktuak zertan erabili ahal diren ikusiko duzu. Repsol YPF-k kontuan haru du, betiere, bezeroen beharrei egokitutako produktu bereziak sortzea. Bestalde, produktu kimikoei buruzko informazio osagarria nahi baduzu, hemen aurki dezakezu: petrochemistry.net
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.