Produktu kimikoak, eratorriak petrolioa – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Aplikazioak > Kimika aplikazioak > Kableak
Kableak
Cables

Kableen arloan polimeroak erabiltzen hastea teknologia aurrerakuntza oso garrantzitsua izan da, bai telekomunikazioen sektorean, bai energia elektrikoaren sektorean. Izan ere, transmisio gaitasuna asko handitu da eta horri esker, munduko informazio, garraio eta komunikazio sareak modernizatu eta azkenean herri global deritzona sortu ahal izan da.

Kablearen sektorea oso konplexua da eta kalitate handia eskatzen du. Askotariko lehengaiak eta aplikazioen araberako kable motak daude. Gainera, herrialde bakoitzak kableei buruzko irizpide jakin batzuk ezartzen ditu. Beraz, azkenean, kableen arlo oso konplexua eta espezializatua lortu da. Arlo horretan, eraberrikuntza lehentasunezko helburua da, betiere azken produktuaren kalitatea arriskuan jarri gabe.

Kableen arloak anbiguotasun handia du kontzeptu generikotzat hartuta. Beharrezkoa da gutxienez bi sektore bereiztea. Izan ere, sektore horien arteko aldea handiagoa da antzekotasuna baino. Hona hemen sektoreak:



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.