Produktu kimikoak, eratorriak petrolioa – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > ... > Kimika aplikazioak > Nekazaritza > Ezaugarriak
Ezaugarriak

Funtsezkoa da nekazaritza-konposatuen eta horiekin egindako produktuen ezaugarriak jakitea, produktu horietatik errendimendurik handiena ateratzeko.

Bigungarria jartzean ustiategi baterako mintz egokiena aukeratzeak, adibidez, ustiategiaren errentagarritasuna nabarmen handitzea ekar dezake.

 

Gráfico de propiedades

Berotegien kasuan, honako hauek dira nekazariak kontuan hartzen dituen funtsezko ezaugarriak:

Iraupena: Egokiena izan behar du, mintzak, une oro, landareak ezin hobeto hazteko modua ematen duten ezaugarriak izan ditzan.

Mekanikoak: Modua eman dezaten instalazio egokia egiteko, eta inpaktu fisiko zein meteorologikoekiko erresistentzia izateko.

Erradiometrikoak:

  • PAR erradiazioa: Ahalik eta handiena izan behar du, landareek materia organikoa eta, beraz, uztak emateko erabiltzen dutena baita.
  • Argiaren difusioa: Hodei gutxiko lekuetan, ahalik eta handiena izan behar du, argia berotegian hobeto banatzea ahalbidetzeko.
  • Termikotasuna: Mintzek izpi infragorri luzeen erradiazioa berotegiaren barruan gordetzeko duten ahalmena da; erradiazio hori berotegia hoztearen eragilea da.
  • Beste ezaugarri erradiometriko batzuk: Erradiazio ultramorea eta infragorri hurbila.

Tanten aurkakoa: Mintz batzuek ura tanta moduan kondentsatzea eta, beraz, beren argi transmisioa murriztea eragozteko ahalmena dute, eta horri buruz ari gara tanten aurkako ezaugarria aipatzean.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.