
Repsol YPF-k hainbat entsegu egiten ditu bere produktuek errendimendurik handiena lortzeko baldintzarik zorrotzenak betetzen dituztela ziurtatzearren.
Eredu matematiko konplexuak ditu, azken produktuen ezaugarrien lehen hurbilketa egitea ahalbidetzen dutenak, zenbait parametrotan egindako aldaketan arabera. Horren adibide da Termikotasun Simulagailua.
Gure laborategietan egindako entseguetan hainbat lagin aztertzen dira, bai zentroak berak fabrikatutakoak bai bezeroek eskuraturikoak. Honako ezaugarri hauek aztertzen dira: ezaugarri mekanikoak, ezaugarri optikoak (termikotasuna, argiaren barreiadura...), tanta-jarioaren kontrako efektuaren iraupena, eta iraupen-entsegu azeleratuak.
Merkaturatu baino lehen, eta laborategi azterketa zorrotzak egin eta gero, produktuak landa-entseguetan probatzen dira, esperimentatze-lursailetan, agronomiako emaitzak probatze aldera.
Azkenik, produktuak lursail eta baldintza errealetan probatzen dira.
Repsol YPF-k honako entsegu-mota hauek egiten ditu:
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.