Produktu kimikoak, eratorriak petrolioa – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > ... > Kimika aplikazioak > Nekazaritza > Konposatuak
Zer da nekazaritzarako konposatu bat?

Konposatu bat da oinarri-polimero bat edo gehiago ezaugarri bereziak ematen dizkieten zenbait osagairekin nahastearen emaitza.

Hartara, 30 urteko esperientziaren eta ikerketan eta garapenean egindako ahaleginen ondorioz, Repsol YPF-k nekazaritzarako konposatu-aukera zabala du, eraldatzaileei nahasterik egin gabe ezaugarri bereziak dituzten produktuak ateratzea ahalbidetzen diena.

Berotegia estaltzeko film baten helburua da laboreari ematea garatzeko ezaugarri erradiometriko onenak; betiere diseinatzean ezarritako denboran-tartean. (Denbora-tarte hori nekazaritza-kanpainetan neurtu ohi da.)

Ezaugarri horiek eranstea errazagoa da koestrusioaren teknikari esker; teknika horren bidez, film berean ezaugarri ezberdinak eta, hortaz, formulazio ezberdinak dituzten hainbat geruza (hiru, gehienetan) egon daitezke; areago, gehigarri antagonikoak ere erabil daitezke.

Nekazaritzako konposatu baten osagaiak, funtsean, oinarri-erretxina bat (dentsitate txikiko polietilenoa erabili ohi da, edo EVA kopolimeroak) eta gehigarriak izaten dira. Azken horiek gutxienenak badira ere, filmari ezaugarri-kopuru handi bat ematen diote. Konposatu baten pisuan, %15 ere gehigarriena izan daiteke, eta gehigarri horiek 15 izan daitezke; hala, bada, hiru geruzako film batean 45 gehigarri ere egon daitezke. Hona hemen gehien erabiltzen diren gehigarri-familiak:

  • Labaintzaileak eta blokeoaren kontrakoak
  • Antioxidatzaileak
  • UV xurgatzaileak
  • Argiarekiko egonkortzaileak
  • Azaleko tentsioaren aldatzaileak
  • IR urruna blokeatzeko gehigarriak
  • Fotoselektiboak

Sarritan, familia bereko gehigarri bat baino gehiago erabiltzen dira. Gehigarri horiek molekula kimiko gutxi-asko konplexuak dira, hainbat motatakoak, eta, askotan, elkarren arteko interakzioa gertatzen da; interakzio hori positiboa da batzuetan, eta negatiboa, bestetzuetan.

Hala, hiru geruzako film baten kasu hipotetikoa aipa dezakegu: geruza bakoitzaren formulazioak erabat ezberdinak badira, film horretan, batera, 45 gehigarri daude; gainera, gehigarri horietako batzuek geruza batetik bestera migratzen dute, eta interakzioan sar daitezke beste geruzetako gehigarriekin.

Repsol YPF-ren nekazaritzarako konposatu bat erabiltzeak abantaila hauek eskaintzen ditu:

  • Eraldatzailea hornitzaile bat baino behar ez duenez, gehigarri bateraezinak erabiltzeko arriskua edo gehigarriak egokia ez den proportzioan erabiltzeko arriskua murrizten dira. Gainera, biltegiratu gabeko lehengai-motak gutxiagotzen dira.
  • Repsol YPF-k aukeratzen ditu gehigarriok, polimeroen kimikan espezializaturik egonik eta arlo horretan urte askoko esperientzia izanik.
  • Gehigarriok era uniformeagoan barreiatzen dira oinarri-erretxinan, konposatuak horretarako ekipamendu berezietan fabrikatzen direlako, bi homogeneizazio-etaparekin, gainera: konposatuaren fabrikazioan eta estrusioan. Horrez gain, eskulanean aurreztea ahalbidetzen du, eta, hartara, produktibitatea gehitzen du.
  • Produktu bukatuaren kalitate-kontrolerako laborategi-ekipamendua osatuago egoten da, oro har, konposatu-hornitzailearen kasuan.
  • Arazorik izatekoan, Repsol YPF-k bere erantzukizunak onartuko ditu.

Repsol YPF-ren nekazaritzarako konposatuak:

BEROTEGI FILMAK

Kanpaina bat:

CP-636 EVA (%6 BA) Termikoa

CP-638 EVA (%8 BA) Termikoa eta tanta-jarioaren kontrakoa

Bi kanpaina:

CP-117 Polietilenoa Iraupen handikoa

CP-119 Polietilenoa Iraupen handikoa

CP-124 Polietilenoa Termikoa

CP-127 Polietilenoa Termikoa

CP-2704 Polietilenoa Termikoa

CP-635 EVA (%5 BA) Termikoa

CP-632 EVA (%14 BA) Termikoa eta tanta-jarioaren kontrakoa

Hiru kanpaina:

CP-319 Polietilenoa

CP-324 Polietilenoa Termikoa

CP-643 EVA (%5 BA)

CP-633 EVA (%14 BA) Termikoa

TUNEL TXIKIRAKO, BIGARREN SABAIRAKO ETA ESTALKI BEREZIETARAKO FILMAK

CP-636 EVA (%6 BA) Termikoa

CP-638 EVA (%8 BA) Termikoa eta tanta-jarioaren kontrakoa

EGUZKITZEKO FILMAK

CP-129 Polietilenoa Tanta-jarioaren kontrakoa

Arriskuak

Ihinztaketarako hodiak:

CN-122 Polietilenoa

3802-N Polietilenoa

5300-N Polietilenoa

Tantaka ureztatzeko hodiak:

CN-106 Polietilenoa

Tantaz tantakoak

PB-140 G2M Polipropilenoa

PB-150 G2M Polipropilenoa

Osagarriak:

PG270 AT 806 Polipropilenoa

SILOAK, URTEGIAK ETA BABESTEKO EGUZKI-OIHALAK

CN-122 Polietilenoa

3802-N Polietilenoa

PP086 Y1E Polipropilenoa

PP087 Y1E Polipropilenoa


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.