Produktu kimikoak, eratorriak petrolioa – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > ... > ... > Nekazaritza > Aplikazioak > Tunel txikia
Tunel txikia
Cultivo de fresa en túnel de plástico

Uzta emaitza onenak (goiztiarragoak eta produkzio handiagoa) berotegietan babestutako landaketetan lortzen dira, baina nekazariek, batzuetan, inbertsio txikiagoa eskatzen duten egitura soilagoak nahiago izaten dituzte.

Horregatik, behartze teknika erabiltzen da tunel txiki bat erabiliz; landatutakoa estali egiten da, batez ere bere lehen fase begetatiboan, arku txikiz eta plastikozko mintz batekin egindako estalki batez osatutako eraikuntza zirkuluerdi formako soil batekin


Tunel txikiaren eragina eta abantailak

Eguzki erradiazioaren eta landarearen arteko interakzioaren ikuspegitik, tunel txikia berotegitzat har daiteke, eta estalkiak bete beharreko baldintza teknikoak berberak dira. 

Berezitasunak:

Cultivo de fresa en túnel de plástico

  • Neurri txikiagoa.
  • Lodiera gutxiagoko mintzak.
  • Eskuarki, iraupena nekazaritza kanpaina batena da.
  • Instalazio mekanizatua    

Batzuetan, tuneltxoa berotegi baten barruan jartzen da.


Abantaila eta lorpen horiek guztiak erabilitako plastikoen ezaugarrien ondorioa dira; ezaugarriak hauek dira:

  • Gardentasuna eta ia beirak duenaren parekoa den isolatze termikoa.
  • Arintasuna: bere pisua, gutxi gorabehera, beirarena baino ehun aldiz txikiagoa da.
  • Erraz egokitzen da, eta laster jartzen.
  • Ongarrien eta produktu kimikoen aurkako erresistentzia.
  • Tenperatura altuak eta baxuak jasaten ditu.    

Zein mintz mota erabiltzen da?

Jeneralean, kanpaina bat irauten duten eta berotegietan erabilitakoek baino lodiera txikiagoa duten mintzak baliatzen dira. Landaketa batzuetan, eta lodiera txikiagoa konpentsatzeko, mintz izugarri termikoak erabiltzen dira, adibidez, EVA CP-636 eta CP-638 kopolimeroen konposatuetan oinarrituta egindakoak, bai eta %18an PA-539 binilozko azetatoz osatuta dagoen EVA Kopolimeroaren konposatuetan oinarritutakoak ere.

EVA kopolimeroan oinarritutako Repsol YPF-ren konposatu termikoak tunel txikietarako:

 PA-539: Kolore naturala, gardentasun handia, klima hotz eta hodeitsuetarako gomendatua, %18 binilozko azetatoz osatua.

  • Gomendatutako lodiera (mikroiak): 40-100
  • Argiaren difusioa (%): 6    

CP-638: Tanten aurkako konposatua, lodiera txikiekin eragin termiko handikoa, kolore naturalekoa, eta %8 binilozko azetatoz osatua.

  • Gomendatutako lodiera (mikroiak): 40-100
  • Argiaren difusioa (%): 40    

 CP-636: Lodiera txikiekin eragin termiko handiko konposatua, kolore naturalekoa, %6 binilozko azetatoz osatua.

  • Gomendatutako lodiera (mikroiak): 40-100
  • Argiaren difusioa (%): 55    

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.