
Gomendatutako gradua c da, PE 32 polietilenoa. Honako honetan, mikroirrigazioan erabiliko diren polietilenozko hodiei eskatzen zaiena da cracking-aren aurka erresistentzia ona izatea, hau da, tentsioagatik pitzatzea, ingurune aktiboan. Izan ere, hodiek tantaz tantakoak, ihinztagailuak edo bestelako osagarriak daramatzate, bai txertaturik bai sartuta. Beraz, horrek tentsioak sortzen dizkio hodiari. Gainera, ureztatzeko hoditeriaren bidez ongarriak, intsektizidak eta beste eragile kimiko batzuk eramaten dira. Batzuetan, gainera, lurrak desinfektatzeko erabiltzen dira eta polietilenoarekin aktibo bihurtzen diren substantziak ukitzen dituzte.
Tantaz tantakoa txertatu egiten da, hodiaren estrusioan. Bestela, hodia sekuentzialki ebakita ere sar dakieke, baina beste mota batzuetakoak. Gauza askotarako erabiltzen dira: tantaz tanta ureztatzeko, bai negutegietan bai eta fruta arboletan edo bestelako soroetan; era guztietako landareak ureztateko... Lorategietan eta parkeetan ere erabiltzen dira. Hodi hauekin UNE 53367-90 eta ISO 8779 arauak betetzen dira.
Alcudia CN-106 (PEBD)
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.