Berotegiak egurrezko, metalezko eta abarrezko egitura duten eraikuntzak dira, material garden batek estaltzen dituenak, eta horiek egitean helburua barazkiak, fruituak eta landarezko apaingarriak era kontrolatuan ekoiztea da.


Berotegi efektua mintz termikoen erabilpenak areagotzen du
Estalkiko mintz plastikoak eguzkiak igorritako erradiazioa pasatzea ahalbidetzen du, eta horrek lekua berotzea eragiten du, eta, halaber, lurrak zabaldutako erradiazioa, hoztea eragiten duena, kanpora ateratzea eragozten.
Berotegiek, oro har, landareak eguraldi txarretik babesten dituzte -kazkabarra, euria, haizea, izozteak eta abar-, eta nekazariei modua ematen diete uzta gehiago eta hobeak lortzeko, hala nola orain dela urte batzuk ezinezkoa zirudien garai eta inguruetan landatzeko.
Mintz plastikoek, behar bezala aditibatuta, landaketetarako beste ezaugarri on batzuk ekar ditzakete: gaixotasun patogenoak murriztea (botritisa), birus-kontrako eragina, argiaren transmisioa eta difusioa hobetzea eta abar
Berotegiak munduko eremu askotan zabaldu dira, eta plastikozko estalkien eginkizun nagusia desberdina da inguruaren ezaugarrien arabera. Hala, (ikusi 1. argazkia) inguru tropikaletan landareak euritik babesten dituzte, eta Txinako erdialdean eta iparraldean beroaren biltzaileak dira (22. argazkia).

Berotegia Kenyan

Bero biltzailea Txinan
Mintz plastikoen ezaugarri batzuk (optikoak, termikoak, UV blokeoa) beren osaeran aditiboak izatearen ondorio dira. Aditibo horiek aldatu edo desagertu egiten dira denboran zehar, eta, beraz, aipatu ezaugarriak galdu egiten dira. Nekazariak oreka bilatu behar du mintzaren iraupenaren eta errendimendu agronomikoari eragiten dioten ezaugarrien galeraren artean.

Berotegian landatzeak aire zabalean landatzearen aldean duen abantaila azaltzearren, ondoren adibide bat aurkezten da, 1964an egindako proba batean lortutako errendimenduak eta egungo teknologia eta mintz plastikoak erabiliz lortzen diren batez besteko errendimenduak jasotzen dituena.

CP-636: Konposatu termikoa, kolore naturala duena; %6 binil azetato dauka
CP-638: Tanta-jarioaren kontrako konposatu termikoa, kolore naturala duena; %8 binil azetato dauka
CP-117: Kolore hori-berdexkako konposatua.
2303-FL: Kolore hori-berdexkako konposatua.
CP-119: Kolore naturala duen konposatua.
CP-124: Kolore naturaleko konposatu termikoa.
2704-FM: Kolore naturaleko konposatu termikoa.
CP-127: Kolore hori berdekara duen konposatua.
CP-635: Konposatu termikoa, kolore horia duena; %5 binil azetato dauka
CP-632: Tanta-jarioaren kontrako konposatu termikoa, kolore naturala duena; %14 binil azetato dauka
CP-319: Koestrusiorako konposatua, kolore naturala duena.
CP-324: Koestrusiorako konposatu termikoa, kolore naturala duena.
CP-643: Koestrusiorako konposatua, kolore naturala duena; %5 binil azetato dauka
CP-633: Koestrusiorako konposatu termikoa, kolore naturala duena; %14 binil azetato dauka
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.