Repsol YPF-k konposatu sorta zabala dauka, nekazaritza modernoan ezinbestekoak diren produktuak egiteko erabiltzen dena. Produktu horien bitartez, natur baliabideak hobeto aprobetxatzea eta nekazaritza ustiategietatik errendimendu handiagoa ateratzea lortzen da.

Mintz plastikoak berotegiak eta tunel txikiak ixteko material merke eta eraginkor gisa erabiltzen dira. Landatutakoa eguraldi txarretik babesten dute, eta uzta goiztiarragoak, ugariagoak eta kalitate handiagokoak lortzeko modua ematen dute.
Mintz plastikoak bigungarri gisa erabiltzean, uzten errendimenduak eta kalitatea hobetzen dira, hazien garapena ziurtatzen da, eta, erabilitako mintz motaren arabera, goiztiartasuna areagotu eta belar gaiztoak sortzea galarazten da.
Tantakako ureztatzean, osagaiak gehienbat material plastikoz egiten dira; metodo horren bidez nekazaritza jarduerak eskala handian egin daitezke ur bitarteko gutxiko inguruetan, eta eraginkortasun zein errentagarritasun handiena lortzen da.
Plastikoak, halaber, ezinbesteko lehengaia dira beste nekazaritza-erabilera batzuetarako, besteak beste, honako hauek desinfektatzeko: zoruak (solarizazioa), siloak, presak, sareak, itzal egiteko sare-mailak, haize-babesak, zurkaizteko errafia eta abar.
Zure mintzen iraupenak kezkatzen zaitu? Aholkuak gehiago iraun dezaten.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.