Ondoren, plastikoen bizitza luzatzen lagun dezaketen hainbat gomendio eta aholku erabilgarri ematen dira.
A 1. Ez eraman arrastaka bobinak, eta ez urratu haien ertzak.
A 2. Gainalde lau eta irtengunerik gabeko batean pausatu.
A 3. Ez jarri gauza astunik, gogorrik edo zorrotzik bobinen gainean.
A 4. Eguzki argia, beroa eta hezetasuna jasan behar ez izateko moduan gorde bobinak. Hobe plastiko beltzean biltzea.
B.1. Ez birarazi bobina lurretik.
B.2. Kontuz ibili berotegiko alanbreek (baldin badaude) mutur askerik izan ez dezaten. Ahalik eta gehien tenkatuta egon behar dute.
B.3. Kendu egitura hondarrak, burdina oxidatuak, egur puntak edo ezpalak...
B. 4. Ez jarri plastikoak bero handiena egiten duen orduetan, gehiegi dilatatzea eragozteko.
B. 5. Jarri bitartean, egituran bermatutako taulak erabiliko dira mugitzeko. Inoiz ere ez ibili mintzaren gainaldetik.
B. 6. Plastikoak ez tenkatu gehiegi egituren gainean. Gehiegi tenkatzeak lodiera gutxitzea ekar dezake eta, beraz, gutxiago irautea.
C.1. Lurraren desinfekzioa.
Lurra produktu kimikoz desinfektatuz gero, hori mintz batekin estali behar da, ateratzen diren gasek gainaldeko plastikoekin kontaktuan jarri, eta eraso diezaieten eragozteko.
C.2. Landutakoen eta mintzaren arteko kontaktua.
Landutakoen eta gainaldeko mintzaren arteko kontaktu zuzenek plastikoaren degradazioa azkartzen dute. Eragotzi egin behar dira kontaktu horiek.
C.3. Landutakoaren desinfekzioa.
Landutakoa desinfektatu bitartean, berotegiko plastikoa produktu kimikoekin ez zipriztintzen ahalegindu behar da. Pestizida kimikoak dira plastikoen degradazioaren eragile nagusiak.
C.4. Aireztapena.
Urak, berotegiaren barruan kondentsatu egiten baita, haien aditiboak ateratzen ditu, eta pestizidak gainaldera eramaten, baina, lehen esan bezala, pestizidek kalte egiten diete plastikoei. Kalte horiek eragozteko, beharrezkoa da berotegiak egokiro aireztatzea.
C.5. Egitura.
Egitura garaia eta aireztatze zenitala egokia izateak modua ematen du lehen aipatu aireztatze baldintzak hobeto kontrolatzeko.
C.6. Hondarrak ezabatzea. Ez erre berotegiaren barruan uzten hondarrak. Botatako gasek plastikoari erasotzen diote.
C.7. Berokuntza. Larrialdietan berotzeko, ez da produkturik (pneumatikoak, bilgorrak eta abar) erre behar, ez eta osagaien artean sufrea duen erregairik ere.
C.8. Egurra.
Berotegietako egituretarako, ur handitutako egurra erabili (produktu kimikorik gabe). Egur berdeak plastikoetako aditiboak atera edo suntsi ditzaketen gai kimikoak jariatzen dituzte. Pintura zuria erabili behar da, uretan disolbatuta erabili ere, mintzaren kanpoko aldea babesteko egiturarekiko kontaktu guneetan.
C.9. Egitura metalikoa.
Kolore ilunez margotutako egiturek, edo oxidatuta daudenek, plastikoaren degradazioa errazten dute. Aurrekoan bezala, pintura zuria erabili behar da, uretan disolbatuta, mintzaren kanpoko aldea babesteko egiturarekiko kontaktu guneetan.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.