Produktu kimikoak, eratorriak petrolioa – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Aplikazioak > Kimika aplikazioak > Itsasgarriak
Itsasgarrien mundua

Zer da itsasgarri bat?

Itsasgarria, oro har, bi gairen gainazaletan ezartzen den substantzia bat da, bi gaiok banatzeari gogor egiten dion lotura bat sortzen duena.

Itsasgarri batean honako kontzeptu hauek bereizi behar dira:

  • Itsatsia edo substratua: itsatsi nahi den gaia
  • Itsaspena: itsasgarriaren eta substratuaren artean gertatzen diren interakzio fisikoak
  • Faseartea: itsasgarriaren eta substratuaren arteko fasea. Haren ezaugarrien arabera gertatuko da itsaspen egokia.

Itsasgarriak erabiliz, hainbat gai batu daitezke emaitza onekin, kanpo-itxurari dagokionez, garestia izan gabe, eta banatzearekiko erresistentzia egokia eskainiz, hau da, gaiarekin deformatu gabe.

Haien mugen artean daude prozesua doitasunez egiteko beharra, itsasgarriak erabil daitezkeen tenperaturen mugak, eta loturen erresistentzia txikia, soldaduren, grapen, iltzeen,... aldean

Hona hemen itsasgarri sintetikoen familia nagusiak:

  • Polibinil azetatoa
  • Zianoakrilatoak
  • Epoxiak
  • Hotmelt-ak (termourtugarriak): EVA, kautxu sintetikoak, poliesterra
  • Poliamidak
  • Polikloroprenoak (neoprenoak)
  • Poliesterrak
  • Polisulfuroak
  • Poliuretanoak

Itsasgarriak Repsol YPFn

Repsol YPF-ko kimika-arloahotmelt-aren merkatuan bereziturik dago, eta oinarri-polimeroak garatzen eta fabrikatzen diru, hau da itsasgarrien formulazioan funtsezkoak diren osagaiak.

Produktu-sortan oinarri-polimero hauek daude:

  • EVA kopolimeroak
  • Poliolak
  • Kautxu sintetikoak, Dynasol Elastómeros enpresaren bidez, hor ditugun akzioen bidez.

Hobeto ezagutu nahi badituzuitsasgarrien osagaiak, kontsultatu orain.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.