
Bezeroa orientatzeko estrategiaren barnean, Repsol YPF-ren Kimika atalak Laguntza Teknikorako eta Garapenerako (ATD) Zentroa du Madrilen, Poliolefinak eta Bitartekoak negozioez arduratzeko.
ATDren funtzio nagusiak honako hauek dira:
• Bezeroei aholkularitza teknikoa ematea, salmenta sustatzeko
• Hala eskatzen duten bezeroekin produktu berriak garatzea
• Produktuen kalitatea eta lehiakortasuna mantentzea
• Zehaztapen teknikoak ezartzea eta etengabe eguneratzea
• Merkatuaren eskakizunak eta beharrizanak antzematea
• Merkatu eta bezero berriak kokatzea eta bultzatzea, produktu berriak garatuz eta lehendik zeudenak etengabe hobetuz
• Langile propioei eta bezeroei trebakuntza-ikastaroak ematea
• Bere jarduera-esparruarekin erlazionatutako organismo eta erakunde nazionalekin eta nazioartekoekin, publikoekin eta pribatuekin, parte izatea eta elkarlanean aritzea
Repsol YPF-k konpromiso sendoa du teknologiarekin. Horrek lehiatzeko abantaila ekarri dio, teknologia eta know-how propioetan oinarrituta, honako esparru hauetan: propileno oxido/estireno koprodukzioa, poliolak, kautxo hidrogenatua eta nekazaritzarako plastikoak, besteak beste.
Konpromiso horren froga da Repsol YPF-k Teknologia Zentroa. Hark Inbestigazioa, Garapena eta Laguntza Teknikoa jarduerak biltzen ditu, eta berrikuntzaren eta produktu-prozesuen esparruko bikaintasuna du xede.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.