Kimika ospatuz - repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Produktu kimikoak > Nazioarteko Urtea
Kimika ospatuz

NBEak 2011 Nazioarteko Kimika Urte izendatu du.  Izendapen hau mundu mailan kimikaren esparruan egindako lorpenen eta gizartearen ongizateari egindako ekarpenen ospalizuna da. 

"Kimika - gure bizitza, gure etorkizuna" lelopean, 2011n zehar Nazioarteko Kimika Urtea omentzeko ekitaldiak ospatuko dira mundu guztian, hainbat esparrutan eta adin guztietako publikoari zuzenduta egongo dira. Jarduera horien helburua jendeari kimikak gure bizimoduaren jasangarritasuna hobetzeko egindako ekarpena azaltzea da, Gizadiaren arazo global eta nagusiak konponduz, hala nola, elikadura, ura, osasuna, energia edo garraioa. Ekitaldi guzti hauetan  Repsol kide den EPCA erakundeak  (European Petrochemical Association) UNESCO eta IUPACekin  (International Union of Pure and Applied Chemistry) lankidetzan egindako bideo bat azalduko da.

Bideo honen ingelesezko bertsioa Nazioarteko Kimika Urtearen inaugurazio ekitaldian aurkeztuko da Parisen UNESCOren egoitzan eta laster eskuragarri izango da gazteleraz.

 


Informazio gehiago nahi baduzu: www.chemistry2011.org


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.